Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
664

IRAGARKIA, Eustatena, jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea xedetzat duen kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 03/2017).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Arlo Juridiko Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 03/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2016ko irailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 179. zenbakia.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamabost mila (135.000,00) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipenaren eguna: 2016ko azaroaren 28a.

b) Formalizazioaren eguna: 2016ko abenduaren 30a.

c) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita bat mila eta bostehun (121.500,00) euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 30a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala