Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
659

EDIKTUA, 586/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian, 586/2015 prozedura arrunta bideratu da Rosa Maria Urruticoechea Gorostiolak eta Angel Pinto Gomezek eskatuta, Jorge Urruticoechea Gorostiolaren eta Darya Bolshakova Muñozen aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

223/2016 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hamazortzia.

Alderdi demandatzailea: Rosa Maria Urruticoechea Gorostiola eta Angel Pinto Gomez.

Abokatua: David Prieto Rodriguez.

Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Alderdi demandatua: Jorge Urruticoechea Gorostiola.

Abokatua: Ignacio Urgoiti Martin.

Prokuradorea: Garikoitz Aldama Lopez.

Darya Bolshakova Muñoz, auzi-ihesean.

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Verónica Vazquez Fontao prokuradoreak Angel Pinto Gomezen eta Rosa Maria Urruticoechearen izenean eta ordez jarri duen demanda, Jorge Urruticoechea Gorostiolaren (Garikoitz Aldama Lopez prokuradorearekin) eta Darya Bolshakova Muñozen (auzi-ihesean) aurkakoa. Horrenbestez, aipatutako demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileei solidarioki kopuru hau ordaintzera: 95.063,92 euro gehi kopuru horrek 2015eko ekainaren 10etik sortu dituen legezko interesak. Judizio honetan sortutako kostuak berariaz ezartzen dizkiot Darya Bolshakova Muñoz demandatuari; amore eman duen auzilariak auzi-jartzaileei sortu dizkien kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Darya Bolshakova Muñoz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko abenduaren hogeita zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala