Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
657

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2016ko ekainaren 16ean argitaratu zen EHAAn Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Testu Bategina onartzeko azaroaren 11koa 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 18a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala