Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
654

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez publiko egiten baita Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2016ko diru-laguntzetara biltzeko dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskatzaileak, diruz lagundu diren haien proiektu, programa eta jarduerak, balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa.

Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zenbakia, eta honen hutsen zuzenketa, 2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. zenbakia) Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen du, eta, bere 18.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dira urteko deialdiaren Ebazpeneko ondorengo alderdi hauek:

a) Eskatzaileak eta diruz lagundu diren haien proiektu, programa eta jarduerak identifikatu beharko ditu, baita diru-laguntzaren zenbatekoa eta balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztu ere.

b) Eskatzaileen eta diru-laguntzarik jaso ez duten haien proiektu, programa eta jarduerak identifikatu beharko ditu, eta diru-laguntza ez jasotzeko arrazoia zehaztu.

c) Eskatzaileen eta eskaera izapidetzea onartu ez zaien haien proiektu, programa eta jarduerak identifikatu beharko ditu, eta izapidetzea ez onartzeko arrazoia zehaztu.

Horri jarraikiz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2016ko diru-laguntzetara biltzeko dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskatzaileak, diruz lagundu diren haien proiektu, programa eta jarduerak, balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa publiko egitea. Datu horiek guztiak eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Agindu hau euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

ERANSKINA

Non:

A: Fundazio edo elkarte eskatzailearekin lotuta dagoen alderdi politikoak Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan lortutako ordezkaritza: lortu daitekeen puntuazio maximoaren % 40ko balioa izango du, gehienez, ondorengo formularen arabera kalkulatuta:

Pi = (eserleku kop x Pm)/E

non,

Pi: Entitate onuradun bakoitzari dagokion puntuazioa.

Eserleku kop. Fundazio edo elkarte bakoitzarekin lotuta dagoen alderdi politikoaren eserleku kopurua.

Pm: Irizpide honen araberako puntuazio maximoa.

E: Legebiltzarrean ordezkaritza handiena daukan alderdi politikoaren eserleku kopurua.

B: Proiektu, programa edo jardueraren autofinantziazioa 4.1.f) artikuluan eskatutakoa baino handiagoa izateari gehienez ere lortu daitekeen puntuazio osoaren % 10eko balioa emango zaio. Ehunekoa zehazteko ez dira kontuan hartuko ez eskatutako diru-laguntza, ezta beste herri-administrazio batzuei eskatutako edo haiengandik jasotako laguntza edo diru-laguntzak ere. Kalkulua egiteko, irizpide honi jarraiki eman daitekeen puntuazio maximoa autofinantziazio maila handiena daukan fundazio edo elkarteari emango zaio; gainerakoei, berriz, horrekiko proportzionala.

C: Arlo guztietako pentsamendua –eta bereziki, pentsamendu politikoa, soziala eta kulturala– aztertu, ikertu eta garatzeko proiektu, programa edo jardueraren interesa eta kalitatea. Irizpide horri lortu daitekeen puntuazio osoaren % 15eko balioa emango zaio gehienez ere.

D: Proiektu, programa edo jarduerak euskal kulturaren sustapen eta hedapenean egiten duen ekarpena, Euskadiko kultura nortasunaren adierazpide gisa. Irizpide horri lortu daitekeen puntuazio osoaren % 15eko balioa emango zaio gehienez ere.

E: Fundazio edo elkartearen hizkuntza-politikari eta proiektu, programa edo jarduera osoan bi hizkuntza ofizialak egoki erabiltzeari lortu daitekeen puntuazio osoaren % 10eko balioa emango zaio gehienez.

F: Proiektu, programa edo jardueraren gauzatzean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeari puntuazio osoaren % 5eko balioa emango zaio gehienez.

G: Proiektu, programa edo jardueraren lurralde-eragin eta gauzatze-lurraldeari puntuazio osoaren % 5eko balioa emango zaio gehienez.

H: Diru-laguntzaren eskatzaileak aurkeztutako gastu aurrekontua (€).

I: Eskatutako diru-laguntza (€).

J: Esleitutako behin-behineko zenbatekoa (€).

K: Esleitutako behin betiko zenbatekoa (€).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala