Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
644

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 2016ko azaroaren 25ean emandako ebazpena 12.0064.20.01.01.02 (17/2363/12) espedienteari dagokionez.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I12016000000288 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, enpresari 70.000 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 13.10 artikuluaren aurkako arau-hauste larri bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Halaber, jasotzen da ezen, aipatu ebazpenean adierazitako zehapen oso larria irmo egitean maiatzaren 4ko 597/2007 Errege Dekretuaren (maiatzaren 5eko BOE) 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, artikulu horretan adierazitako moduan jakinaraziko dela jendaurrean.

Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; izan ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 2012001700274.

– Identifikazioa: 240317.

– Zenbatekoa: 70.000,00 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala