Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
643

IRAGARKIA, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako iragarki honetan egindako hutsak: trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan aurkeztutako berrikuspen-errekurtsoak eta eskaerak ez onartzeko eta artxibatzeko ebazpenak jakinarazteko iragarkian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira aipatu iragarkiaren testuan (2017ko urtarrilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 11. zk.; 2017ko urtarrilaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 16. zk.), zeinaren bidez trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan aurkeztutako berrikuspen-errekurtso eta eskaerak ez onartzeko eta artxibatzeko ebazpenak jakinarazten diren. Horrenbestez, zuzenketa egiten da hemen:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2017/257 (2/2) orrialdean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, TEU Ediktu Ohol Bakarreko Jakinarazpenetarako eranskinaren 2. eta 4.orrialdeetan (ID: N1700026378), argitaratutako eranskina akastuna da; jakinarazpena ez baita eranskinean zerrendatzen diren interesdun horientzat. Hori dela eta, eranskin zuzena argitaratzen da.

Jakinarazpen honek eranskin berrian zerrendatutako interesdunengan ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 20a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala