Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
638

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Lekunbizko proiektuaren eguneratzeari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Lekunbizko proiektuaren eguneratzea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 144. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta berrogei mila eta zazpirehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hogeita bederatzi zentimo euro (340.769,29), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko otsailaren 18a.

b) Esleipenduna: Bycam Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita bederatzi mila zazpiehun eta berrogeita hamasei euro eta hamabi zentimo (289.756,12), BEZ aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru hilabete eta erdikoa (3,5).

Bilbon, 2017ko urtarrilaren 16a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala