Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
633

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 23koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2016ko maiatzaren 25eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2016ko ekainaren 9an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2016ko maiatzaren 25eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleaniztunak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko, 2016-2017 ikasturtean.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 13.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 25ean Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleaniztunak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko, 2016-2017 ikasturtean (2016ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 23a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

ERANSKINA.
DIRU-LAGUNTZEN ESLEIPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala