Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
630

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbateko laguntzak emango zaizkien IRALE programan parte hartu duten Hezkuntza Sailaz kanpoko euskaltegiei edo hizkuntza-aholkularitzako entitateei 2016ko udako eta 2016-2017 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-gastuengatik.

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduak (2016ko ekainaren 9ko EHAA) 2016ko udarako eta 2016-2017 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta haietan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz, Hezkuntza Sailburuordetzak bi ebazpen jakinarazi ditu, 2016ko uztailaren 15ekoa (2016ko abuztuaren 19ko EHAA) eta 2016ko irailaren 8koa (2016ko urriaren 28ko EHAA), 2016ko udan eta 2016-2017 ikasturtean irakastorduz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen euskaltegi eta erakundeak onesten dituztenak.

Ebazpen horiek, xedapen gehigarrietan, zehatz arauturik dituzte jatorrizko material espezifikoa prestatzeko gastuak eta, zenbait kasutan, joan-etorrietarako gastuak.

Horren guztiaren garapenez, Hezkuntza Sailari dagokio euskaltegi eta ikasketa-elkarteei diru-laguntzak ematea, 2016ko udan eta 2016-2017 ikasturtearen lehen hiruhilekoan hainbat klase-emankizun burutu izanagatik. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala, 2016ko udako eta 2016-2017 ikasturteko 1. txandako matrikula kostuengatik onuradun diren euskaltegien eta ikasketa-elkarteen zerrenda eta emandako diru-kopuruak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 31.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala