Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
628

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu zuzendariari eskuordetzen baitzaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren mendeko administrazio-zentroetako posta-zerbitzuak 2017, 2018 eta 2019an (2020 eta 2021era arte luza daiteke) kontratatzeko eskumena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren I. tituluko III. kapituluaren (Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa) I. sekzioaren arabera (Kudeaketa bateratua), Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.c) artikuluarekin lotuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sail berriaren Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa bateratuko eraikinetan kontratazioak egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari esleituak izanik erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuei dagokienez.

Kontuan izan behar da azken urteetan Ogasun eta Finantzetako sailburuak hainbat erakundetarako zerbitzuak eta hornidurak lizitatu eta kontratatu dituela, eta teknika horrek ahalbidetu duela eskala-ekonomiez baliatzea, eta horrek emaitza onak izan dituela, bai arlo ekonomikoari dagokionez bai kontratuen betearazpenari dagokionez.

Posta-zerbitzuak kontratazio bateratuko teknika horren bidez kontratatu izan dira, eta teknika hori, gaur egun, berariaz jasota dago kontratazio publikoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/24/EB Zuzentarauan, eta bateragarria da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 1. artikuluan jasotako printzipioekin, eta, bereziki, funts publikoen erabilera eraginkorrarekin.

Kontratazio bateratua egin aurretik, eskumenak esleitu behar dira –edo, hala badagokio, «enkargua» egin– esleipena egitea dagokion kontratazio-organoak behar den prozedura egin dezan; horretaz gain, kontratua kofinantzatuko duten ekarpen guztien eskuragarritasun osoa ziurtatu behar da.

Ildo horretan, aipatutako eremuan posta zerbitzuak era bateratuan kontratatzeko bide edo formula egokia Sektore publikoaren araubide juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.1 artikuluan eskumenen eskuordetzerako jasotakoa da, eta honako hau xedatzen du:

«1.– Administrazio publikoetako organoek administrazio bereko beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman ahal dizkiete, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak kontratazioaren arloan Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen dizkion eskumenei jarraikiz, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari dagokio kontratazio-organoari esleitutako ahalmenak baliatzea. Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu zuzendariari ematea 2017., 2018. eta 2019. urteetan posta-zerbitzua kontratatzeko eskumena (2020. eta 2021. urteetarako luza daitekeena).

Haren esku utzitako eskumena Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako eta kontratuari aplikagarriak zaizkion honako gai hauek bideratzeko ere bada:

– Kontratua (II. liburua) prestatzea.

– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitzea, lagatzea eta azpikontratazioa, denak ere IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan oro har aurreikusiak, eta hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko IV. kapituluan berariaz aurreikusiak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskuordetzaileak izango ditu kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak eta, bereziki, emandako zerbitzuak gauzatzeari oniritzia emateko eta zerbitzuak ordaintzeko agindua emateko ahalmena.

III.– Eskuordetze hau sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala