Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
623

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bakante bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu baten izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2016ko abenduaren 15ean emandako Aginduaren (2016ko abenduaren 27ko EHAA) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Iciar Latorre Aguillo andrea Kultura eta Hizkuntza Politika saileko Gazteria eta Kirolak Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea. 520010 kodea, 87 dotazio zenbakia, C/D taldea (18), berariazko osagarria: VI-A.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko urtarrilaren 25etik bertatik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekutsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala