Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
515

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen agindua aldatzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 10eko Aginduak euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin zuen (2015eko azaroaren 16ko EHAA, 218. zenbakia). Agindu hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 14ko Aginduaren bitartez aldatu zen (2016ko ekainaren 17ko EHAA, 115. zenbakia).

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2016ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak esleitu ziren (abenduaren 19ko EHAA, 239. zk.).

Ebazpen hori deialdi-aginduaren 14. artikuluan ezarritako epeaz kanpo eman denez, aldatu egin behar da diru-laguntzen ordainketari buruzko artikulua, ebazpena ematean izandako atzerapenak ikerketa-taldeen jarduera-programen gauzatzeari eragiten baitio.

Hori dela eta, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren 18. artikulua aldatzea. Hona hemen aldaketak:

«18. artikulua.– Ordainketa.

1.– Agindu honetako 15.1 artikuluan zehaztu onarpen-prozedura betetakoan, laguntzak ordainduko dira, honelaxe:

● Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 56koa. Bigarrena, gainerako % 44koa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50 gutxienez exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.

● Bigarren urteko ordainketa libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 80a exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.

● Hirugarren urtean lehen libramendu bat egingo da, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2016-2018) likidazioaren emaitzari lotuko zaio.

● Laugarren eta bosgarren urteko ordainketak bigarren urterako adierazi den bezala egingo dira.

● Seigarren urteko ordainketak hirugarren urterako adierazi den bezala egingo dira.

2.– Bestela, aurreko atalean ezarritako ordainketa-moduak aurreikusitako jarduera-egitasmoa gauzatzeari eragiten badio, aurretik, erakunde onuradunek 2017ko martxoaren 1a baino lehenago eskaria eginda eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimena eman ondoren ordainduko dira diru-laguntzok, honela:

● Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 56koa. Bigarrena, gainerako % 44koa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta.

● Bigarren urteko ordainketa libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, 2016. eta 2017. urteetarako guztira emandako zenbatekoaren % 60 exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.

● Hirugarren urtean lehen libramendu bat egingo da, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2016-2018) likidazioaren emaitzari lotuko zaio.

● Laugarren urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 80a exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.

● Bosgarren urteko ordainketa laugarren urterako adierazi den bezala egingo da.

● Seigarren urteko ordainketak hirugarren urterako adierazi den bezala egingo dira, 2019-2021 bigarren hirurtekoaren likidazioari egokituta.

3.– Diru-laguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenaren arabera bermatuko da; dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emango diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horretaz gain, diru-laguntzen kudeaketan parte hartuko duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta obligazioak ere ezartzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO


Azterketa dokumentala