Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
440

IRAGARKIA, 398/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Carmen Rayo Cerrato eta Silvia Sánchez Nieto andreek prozedura laburtuaren bidez 398/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 912/2016 eta 916/2016 Ebazpenen aurka; horien bidez ezesten dira gora jotzeko errekurtsoak, auzi jartzaileek jarritakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 123/2016 Ebazpenaren aurka, webgunean aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena, modalitate hauei dagokienez: lanpostu hutsen zerrenda eta ordezkapenen zerrenda (2014ko aldi baterako kontratazio-zerrendak), erizaintzako laguntzaile lanbide-taldean.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazten zaie prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala