Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
439

IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 10ekoa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatutako ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoaren berri izateko, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Kale Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 9etatik 14etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko urtarrilaren 10a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

BEGOÑA LASA IBARRETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala