Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
435

IRAGARKIA, B-61/2016-T zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

Jesus García Ordas jaunari –Bilboko Telesforo Aranzadi kaleko 8an dagoen «Orden Club» establezimenduaren jabea– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena egin dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen arau-haustea). Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 601 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa sailburuorde berari jar dakioke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hileko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera banku eta kontu korronte hauetan egingo da, espedientearen zenbakia adierazita:

Kutxa Bank - K/K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin batera.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko urtarrilaren 3a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana