Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
433

IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-prozedurei hasiera ematen dien ebazpena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011, Bilbao) agertu daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta agertu zein ez, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldia zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2017ko urtarrilaren 11.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana