Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
429

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 5ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación de Comerciantes de Electrodomésticos del País Vasco elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da Asociación de Comerciantes de Electrodomésticos del País Vasco elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta –elkartearen idazkariak aurkeztua–. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko abenduaren 27an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean badaude gordailutze-eskabidea, aldatzeko erabakia hartu duen ezohiko batzar orokorraren akta, estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa da, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen du, eta, besteak beste, lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena egikaritzeko egitekoa eta jardun-arloa ezartzen dizkio. Horrez gain, lehenengo xedapen iragankorrean ezartzen duenez, bakoitzaren erregelamendu organikoak onartu arte –azken xedapenetatik lehenengoa–, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzako sailen egitura eta egitekoak zehazten dituzten arau organikoek. Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.m) artikulua aplikatu behar da, eta artikulu horrek organo honi esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak onartzea gordailutzeko, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Asociación de Comerciantes de Electrodomésticos del País Vasco elkartearen estatutuen aldaketaren akta eta elkarte horren aldatutako estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 5a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala