Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
422

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen IV. Lehiaketarako deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2016ko irailaren 23an, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen IV. Lehiaketarako deialdia egin du 2016. urterako.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du ebazpen horretako zortzigarren oinarriak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa Batzordeko kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Batzorde horrek eginkizun izango du hautagaiak aztertu eta ebaluatzea, hau da, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen IV. Lehiaketaren 2016. urteko deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako hautagaiak.

Bigarrena.– 2016ko irailaren 23ko Ebazpenaren zortzigarren oinarrian aratutako Hautaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

a) Batzordeburua:

Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia.

b) Epaimahaikideak:

Noemí Alangua Elvira andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza arloko arduraduna.

Raquel Raposo Acevedo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programak eta Formakuntza arloko arduraduna.

M.ª de los Llanos Olivas Lagunilla andrea, Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko teknikaria, Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza arlokoa.

Izaskun Fernández Otegi andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza Juridikoaren arloko arduraduna. Idazkari lanetan arituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 10a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala