Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
383

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Amaya Zarraga Castro andrea Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreorde kargutik kentzeko dena.

Behin hauteskunde prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektorerako hautetsi; ondoren, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez, UPV/EHUko errektore izendatu zuten (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).

Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 183. artikuluaren bidez emandako ahalmenen babesean, honakoa

EBAZTEN DUT:

Amaya Zarraga Castro andrea Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreorde kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.


Azterketa dokumentala