Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
353

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 1312/2015 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Begoña Gil Zabalak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 1312/2015 judizioan, probidentzia eman da. Hau dio:

PROBIDENTZIA

Epailea: Alfonso Alvarez-Buylla Naharro.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita bosta.

1.– Judizio honetan emandako epaiaren aurka errekurtsoa jartzeko, Maritza Elizabeth Araujo Lozanok aurkeztutako aurreko idazkia batu bekie dagokien autoei, eta bidali kopiak pertsonatu diren gainerako alderdiei.

2.– Prozedura Kriminalaren Legearen (PKL) 976. artikuluaren arabera, 790. artikuluan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa, eta, beraz, onartu egin da izapideak egiteko.

3.– Helaraz bekie idazkia gainerako alderdiei, alegazioak aurkeztu ahal izateko hamar eguneko epean, eta Prozedura Kriminalaren Legearen (PKL) 790. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoari jarraikiz, frogaldia eskatzeko. Idazki horretan, bestalde, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea jarriko dute.

4.– Jakinarazpenetarako, autoetan ageri den helbidea hartzen da aintzat.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA

Eta hala jaso dadin eta Alex Rodriguez Rodriguezi jakinarazpena egiteko balio dezan ematen du hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala