Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
318

EDIKTUA, garai bereko behin-behineko neurriei buruzko 10/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Behin-behineko neurriak, 10/2016.

Demandatzailea: Andrea Patricia Soto Zuloaga.

Abokatua: Armando Bilbatua Flores.

Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Demandatua: John Gutierrez Gil.

Gaia: garai bereko behin-behineko neurriak.

Aipatu judizioan, autoa eman zen 2016-12-19an, non xedapen-zatia honakoa baita:

Erabaki da Jhon Alexander Gutiérrez Gil jaunari XXXXX alabaren gainean daukan guraso-ahala erabiltzeko eskubidea etetea, eta, era berean, bisita-erregimena ere etetea. Bisita-erregimen hori Gutiérrez Gil jaunari aitortu zitzaion seme-alaben arteko neurriei buruzko 358/06 prozeduraren barruan Epaitegi honek 2007ko abenduaren 4an emandako epaian.

Jhon Alexander Gutiérrez Gil jaunak debekatuta dauka lurralde nazionaletik ateratzea XXXXX alabarekin, berariazko ebazpen judiziala izan ezik.

Hemen hartutako erabakiak eta ondorioak indarrik gabe geldituko dira demandari oniritzia ematen dion epaian adierazitakoak haren ordez ezartzen direnean, edo prozedura horri beste bide batetik amaiera ematen zaionean.

Prozedura honen izapideak egiterakoan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarriko.

John Gutierrez GIL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko abenduaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala