Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
311

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 102/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 102/2016 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Queila Marisanta Olivo Valdezk eskatuta hasi da, Yelfri Paul Guzman Oliveroren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

138/2016 EPAIA

Epailea: Borja Llona García jauna.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaseiko abenduaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Queila Marisanta Olivo Valdez.

Abokatua: Juan Antonio Sierra Garcia.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Yelfri Paul Guzman Olivero (auzi-iheslaria).

Judizioarean xedea: Queila Marisanta Olivo Valdezen eta Yelfri Paul Guzman Oliveroren arteko ezkontzako dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

Dibortzioa deklaratzea Queila Marisanta Olivo Valdezen eta Yelfri Paul Guzman Oliveroren arteko ezkontzan, Zumarragan (Gipuzkoa) 2015eko irailaren 1ean egina, eta ezkontzaren ondasun-eraentza desegitea.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: . Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Yelfri Paul Guzman Olivero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta seiko abenduaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala