Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
307

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, 2016ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuak 2016ko apirilaren 9an emandako Aginduaren bitartez (2016ko maiatzaren 6ko EHAA, 85. zk.), 2016. urtean hastekoak diren osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

Agindu horren 14. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzak Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu ebazpen bidez, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Aurkeztu diren eskabideak ezagututa, eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta eta aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eta III. eranskinetan aipatzen diren eskabideak ezestea, han adierazitako arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Ez onartzea IV. eranskinean ageri den eskabidea.

Laugarrena.– 17. artikuluarekin bat etorriz, finantzatutako proiektuen jarraipeneko urteko memoriak Osasun Sailari aurkezteko epea ezartzea: bi eta hiru urteko iraupena duten proiektuen lehenengo urterako, 2017ko urriaren 17tik 31ra arte; eta, hiru urteko iraupena duten proiektuen bigarren urteko memoriarako, 2018ko urriaren 17tik 31ra arte.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuen hirugarren ordainketa egiteko, dagokion aurrekontu-urtean diru nahikoa egon beharko da aurrekontuan.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala