Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
289

EDIKTUA, 204/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian 204/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Africa Lopez de Ipiña Gonzalezek eskatu du, Xuriqueta SLren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

61/2016 EPAIA

Epailea: Jose Luis Nuñez Corral jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Africa Lopez de Ipiña Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Xuriqueta SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

EPAITZA

Osorik baiesten dut África López de Ipiña Gonzálezek Xuriqueta SLren aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 399 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Bestetik, auzi-jartzaileak pianoa itzuli behar du. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak sorraraziko ditu aipatu zenbatekoak.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita hiruan.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Xuriqueta SL demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita hiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala