Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
288

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 560/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 560/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Antonio Arana Urquijo.

Abokatua: Erika Etxazarra Abajos.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Demandatua: Francisco Javier Gordon Delgado.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

2016-12-16an, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honakoak baitira hitzez hitz:

258/2016 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 16a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 560/2016 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: José Antonio Arana Urquijo, Etxezarra letraduaren laguntzaz eta Gomez prokuradorea ordezkari duela.

Demandatua: Francisco Javier Gordón Delgado, legez auzi-ihesean deklaratua.

Errentak erreklamatzeari buruzkoa da auzia; Hiri Errentamenduen Legea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut José Antonio Arana Urquijok Francisco Javier Gordónen aurka jarritako demanda, eta, beraz, Francisco Javier Gordón Delgado kondenatzen dut 11.609,44 euro gehi ebazpen honetako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera.

Prozesuko kostuak Francisco Javier Gordón Delgadori ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek BANESTO bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 13 0560 16 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Javier Gordon Delgado demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala