Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
285

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 196/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaia jakinaraztea: 196/2016, adostasunik gabeko dibortzioa.

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko abenduaren hogeia. Nik, Penelope MBA Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZLUPeko letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 196/2016 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016ko azaroaren 17an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Niurka Pascual Estrabao andreari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo, 2016ko abenduaren 20a.

Justizia Administrazioaren letradua,

PENELOPE MBA CARCEDO.


Azterketa dokumentala