Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
282

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 822/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 822/2014 dibortzioa.

Demandatzailea: L. J. S. S.

Abokatua: Juan Jose Perez Sanchez.

Prokuradorea: Rebeca Angulo Izaguirre.

Demandatua: Narcisa Dolores Tamayo Orellana.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut L. J. S. S. jaunak Narcisa Dolores Tamayo Orellana andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, dibortzioaren ondorioz, alderdien artean dagoen ezkontza-lotura desegiteko agintzen dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ebazpen hau irmoa delarik, ezkontza inskribaturik dagoeneko erregistro zibilari jakinarazi bekio ofizioz, ohar egokia egiteko. Auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Narcisa Dolores Tamayo Orellana demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala