Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
276

AGINDUA, 2016ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide batzuk berriro izendatzen dituena.

1982ko irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) arautzen du. Euskararen Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko dituela adierazten da agindu horretako 36. artikuluan. Artikulu horrek, halaber, Batzorde horretarako izendatutakoak berritzea ahalbidetzen du.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honako jaun-andre hauek Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide berriro izendatzea:

Barbero Garcia, Yolanda.

Gaztańazpi Zaldua, Ibon.

Fernandez de Larrinoa Anza, Patxo.

Ibargurengoitia Valle, Erlantz.

Yarto Mendinueta, Maria Lourdes.

Zarate Gorostiola, Gorka.

2. artikulua.– Izendapenek 2018ko abenduaren 31ra arte izango dute balioa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala