Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
273

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 21ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinaren bidez destinoko herrialdea aldatzen baita 2015eko azaroaren 28ko Ebazpenaren bitartez esleitu ziren Nazioartekotzeko 2015eko beken B modalitatean.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren bidez (2011ko apirilaren 26ko EHAA, 78. zk.), Nazioartekotzeko Beken Programa arautu da.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 20ko Aginduan, aldatu egiten dira 5. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak Nazioartekotzeko Beken Programa arautzeko emandako 2011ko apirilaren 13ko Aginduan.

Bigarrena.– Industriako sailburuordearen 2015eko otsailaren 18ko Ebazpen bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotzeko Bekak emateko 2015eko ekitaldirako deialdia (2015eko otsailaren 26ko EHAA, 39. zk.).

Hirugarrena.– Nazioartekotzeko zuzendariaren 2015eko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2015eko ekitaldiari dagokion deialdiko nazioartekotzeko bekak eman ziren, B modalitatean. Ebazpen horretan, prestakuntza praktikoaren 2. eta 3. faseetarako esleitutako destinoak eta destino bakoitzerako bekaren diru-kopurua ezarri ziren.

Laugarrena.– Esleitutako diru-kopurua behin betikotzat jotzen da, bekadunak ez badu destinoa aldatzen programaren 2. eta 3. faseek irauten duten 20 hilabeteetan.

Bosgarrena.– 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 4. artikuluaren arabera, 3. fasera iristen diren bekadunen ardura izango da praktikak egiteko enpresa aktiboki bilatzea eta proposatzea.

Horregatik, bekadunek 3. fasea gauzatzeko proposatutako enpresen trebakuntza-proiektuak eta proiektu horiei lotutako destinoak aztertu ondoren, eta Nazioartekotzeko Beken Programak lortu nahi dituen helburuen onerako, hasieran ezarritako destinoak eta, ondorioz, esleitutako diru-kopuruak aldatu behar dira.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Nazioartekotzeko zuzendaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, betiere Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 12 artikuluari jarraikiz, enpresetan 3. faseetako praktikak egiteko destino-herrialdea aldatu behar denean, B modalitatea egiten duten bekadunen kasuan, Nazioartekotze Zuzendaritzak ebazpena eman ahal izango du, denboraldi horretarako esleitutako hasierako zuzkidura zuzentzeko, destino-herrialdea benetan zenbat denborarako aldatu beharko den, aurreko destino-herrialderako eta berrirako zuzkiduren artean dagoen aldea eta aurrekontuan dirurik dagoen ikusirik. Halaber, 11.4 artikuluaren arabera, bekak emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada, ebazpena ere aldatzea gerta daiteke.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Atxikitako eranskinari jarraikiz, 2015eko deialdiko B modalitateko bekadunen destinoa eta diru-kopurua aldatzea, 3. faseko enpresa-praktikak gauza ditzaten, eta, kasu bakoitzaren arabera, bekadun bakoitzari hasieran esleitutako diru-kopurua handitzea, txikitzea edo berdin uztea, 3. faseak iraungo dituen 8 hilabeteei dagokien diru-kopuruaren arabera.

2.– Ebazpen honetan aurreikusi ez den guztiari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduan xedatutakoa aplikatuko da; agindu horren bidez Nazioartekotzeko Bekak arautu dira.

3.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, interesdunak jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala