Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
132

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 16.0142.20.02.01.03 (99/22887/16) errekurtsoari dagokionez Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 2016ko azaroaren 21ean eman duen ebazpena.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatu da errekurtso hori; ebazpen horretan erabaki da Iker Salgado Galianak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezestea, eta Kipei Deba, S.L. enpresari 626 euroko zehapena ezartzea, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 7.10 artikuluaren aurkako arau-hauste astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio ezen, ebazpena aurkaratu zein ez, enpresak zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2017-02-06a izango da; eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

● Bilketako Prozedura Kodea (BPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 2016009900352.

● Identifikazioa: 060217.

● Zenbatekoa: 626,00 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala