Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
131

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitezkeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean –beherago zehaztutakoan– Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako Ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen duena, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu administrazioarekiko auzoetarako epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako bi hilabeteko eguneko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Jakinarazten dizugu ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak izanez gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala