Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
129

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez-betetze espedienteen irekiera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.

Jarraian datorren eranskinaren espedienteei dagozkien ebazpenen ohiko jakinarazpena ezinezkoa izan denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetze aldera.

Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki iritzitako proba bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan espedientea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua eraikina– aztertu ahal izango dute.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara guzti hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala