Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
125

EDIKTUA, eskritura publiko bihurtzeko bideratutako 381/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 381/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Angeles Basterra Arana.

Abokatua: Izaskun Marin De Miguel.

Prokuradorea: Maria Larrasquitu Concepcion.

Demandatua: Ayaprisa, S.A.

Gaia: eskritura publiko bihurtzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Larrasquitu Concepción prokuradoreak M.ª Ángeles Basterra Aranaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Ayaprisa, S.A. entitatearen aurka. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut bien artean 1976ko irailaren 15ean egindako salerosketako kontratu pribatua publiko bihurtzea, eta ohartarazten zaio, hala egiten ez badu, eta betearazpen-bidea premiatuta, ordezko epaileak egingo duela.

Prozedura honetako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Hornero, Ayaprisa, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko azaroaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala