Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
122

EDIKTUA, 541/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 541/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rafael Gomez Porres.

Abokatua.

Prokuradorea: Ignacio Hijon Gonzalez.

Demandatua: Alfonso Campo Nuñez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-07an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egin dut epaitegietako prokuradore Ignacio Hijón Gonzálezek Rafael Gómez Porres-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Halaber, kopuru hauek ordaintzera kondenatzen dut Alfonso Campo Núñez: 3350 euro, 2016ko maiatzaren 20tik gaur arte sortutako interesak; eta bi horiek batuta ateratako kopuruak sortutako legezko interesak, bi puntuz gehituta. Kostuak ez dira ezartzen.

Alfonso Campo Nuñez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala