Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
120

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 13koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2016.urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Aztertuta geratu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Agindua, 2016.urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten duela, alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela, eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

● Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko arloko arduraduna).

● Iker Ugarte Tutor (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 13a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala