Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
119

251/2016 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia: bi kide Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Hori jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Sail bietako zenbait kargutan aldaketak egon direnez, beharrezkoa da berriro ere Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzea.

Ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 27ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluan kide bat kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea:

Hirugarren kontseilukidea: María Jesús Gemma Múgica Anduaga andrea, titularra, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala