Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
115

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-baimen integratua ematen diona Sita Spe Iberica SLUri (Padurea 4, Goiain industrialdea, Legutio) hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen harrera-, sailkapen- eta multzokatze-instalazio bat jartzeko, hala nola horiek behin-behinean biltegiratzeko.

AURREKARIAK

2014ko irailaren 10ean, Sita Spe Iberica SLU enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Legutio (Araba) udalerrian hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen harrera-, sailkapen- eta multzokatze-instalazio bat jartzeko, hala nola horiek behin-behinean biltegiratzeko.

Halaber, 2014ko maiatzaren 25ean, enpresaren jarduera hirigintzarekin bateragarria dela egiaztatzeko eskaria egin zion Sita Spe Iberica SLUk Legutioko Udalari.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2014ko abenduaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Sita Spe Iberica SLU enpresak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko abenduaren 17an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Legutioko Udalari, Arabako Garapen Agentziari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.

2015eko ekainaren 26an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Site Spe Iberica SLU enpresaren esku utzi zen espediente osoa.

2015eko uztailaren 3an, Sita Spe Iberica SLUk idazki bat igorri zuen, ebazpen-proposamenaren edukiari jarritako alegazioekin. Alegazio horiek behin aztertuta, honako atal hauen edukia aldatu da: hobekuntza tekniko eskuragarriak, hondakin onargarriak, hondakinen sarrerako kontrola, hondakinen biltegiratzea, hondakinak egoki kudeatzeko berme-baldintzak, saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak, isuritako uraren kalitate-kontrola eta jarduera-adierazleen kontrola. Halaber, ebazpen-proposamenaren bosgarren atalean hautemandako akatsa zuzendu da; enpresaren izena oker zegoen. Hala ere, ez da aldatu «tratatu» terminoaren aipamena (D.1.4.b. atala), ezta D.2.3.2 atalean jasotako isurien muga-balioak ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurien eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak xedatzen duena aplikatzeko, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arauaren xedea betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten herri-administrazioen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Sita Spe Iberica SLU enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak burutu ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituen administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Adierazitako aginduak aplikatuz, Site Spe Iberica SLU enpresaren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, kontuan hartu da Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» BREF txostenaren edukia.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Sita Spe Iberica SLU enpresak sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena, 2015eko ekainaren 26koa; Euskadiko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sita Spe Iberica SLU (Cami Can Bros 6, Martorell; B-60171162 IFZ duena) enpresari ematea ingurumen-baimen integratua, Legutioko Goiain industriagunean, eta Ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzetan, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen harrera-, sailkapen- eta multzokatze-instalazioa jartzeko, baita behin-behinean biltegiratzeko ere.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:

«5.6.– 5.5 epigrafean bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 epigrafeetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.

Kudeaketa-jarduera honetan datza: hondakin ontziratuak, edo soltean, biltegiratzea, multzokatzea eta egokitzea nahasketa-protokolo baten bitartez eta hondakin ontziratuak, edo soltean, transferitzea. Hondakinak kudeatzeko eragiketa R13 /D15 da.

Kudeatzeko onargarriak diren hondakin arriskutsuen kasuan, gehieneko biltegiratze-edukiera 880 tonakoa da, honela banakatuta:

● 260 m3: 10. eraikina. Hondakin arriskutsu ontziratuak biltegiratzen diren ontzi mugikorren biltegia.

● 420 m3: 1. eraikina: ontziratu gabeko likidoak biltzeko andelak; hiru 100 m3-ko andela eta bi 60 m3-ko andela (horietako bat zamak prestatzeko erabiltzen da).

● 200 m3: 11. eraikina: kutsatutako lurren gordailua, bi gune eta estalkia dituena; gune bakoitzak 100 m3-ko edukiera dauka.

Baimendutako kopuru hauen barne egongo dira olio-gordailuak (PCB dutenak eta ez dutenak):

○ PCBak: 50 t, 25 m3-ko bi andelatan.

○ Olioak: 25 t andela batean eta 14 t ontziratu ontzi mugikorretan.

Instalazioak drainatze-sarea du, isuriak estoldetara bideratzeko bilketa-sistema batez eta segurtasuneko gordailuz osatua. Drainatze-sareko ura Goiaingo industrialdeko kolektorera isurtzen da.

Prozesuetan sortutako hondakin-ur beltzak, euri-ur garbiekin batera, zuzenean isurtzen dira Goiaingo industrialdeko kolektorera.

Kutsatuta egon daitezkeen euri-urak ur-kolektorera bideratzen dira, hidrokarburoen bereizgailutik igaro ondoren.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez arriskutsuak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Sita Spe Iberica SLU enpresaren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:

● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).

● «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage», Europako Batzordeak argitaratua 2006ko ekainean.

Proiektuak, besteak beste, hobekuntza tekniko baliagarritzat jo daitezkeen neurri hauek biltzen ditu:

● Ingurumena Kudeatzeko Sistema, ISO 14001 arauaren arabera ziurtatua.

● Hondakinen aurretiazko analisiak (harrera-eskaerak) eta sarrerako analisiak.

● Aurretiazko onarpen-prozedura bat ezartzea, eta beste bat hondakinaren sarreran eta harreran.

● Harrerako instalazioak ditu. Behargin nahikoak eta kualifikatuak laborategian, hala nola beharrezkoak diren baliabide teknikoak.

● Uren eta hondakinen kontrol analitikorako prozedura.

● Hondakinen tratamenduaren trazabilitatea bermatzeko sistema.

● Autobabeserako plana eta larrialdiei erantzuteko prozedura.

● Biltegiratze-teknikak: bereizitako biltegiak, andel estanko bidezko drainatze perimetrala dutenak. Hondakinak biltegiratzeko andelen haizetzeguneak, atmosferarako isuriak arazteko sistema batera konektatuta daudenak.

● Euste-sistema iragazgaitzak eta higagaitzak. Iragazgaizte mota: epoxi pintura-inprimazio batez eta/edo polietileno-geruza batez indartutako hormigoizko lauza.

● Hondakin guztiak zolata iragazgaitzeko estalki batean azpian biltegiratuta daude, baita zisternak betetzeko gunea ere.

● Hondakin likidoak biltzeko andelen haizetzeguneak, gasen garbigailura konektatuta daudenak.

Bigarrena.– Baldintza eta betekizun hauek ezartzea Sita Spe Iberica SLU enpresak Legutioko udalerrian (Araba) sustatutako jardueraren ustiapenari; alegia, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak hartzea, sailkatzea eta multzokatzea, eta behin-behinean biltegiratzea.

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako arrisku hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

B) Berrehun eta hogeita zortzi mila seiehun (228.600) euroko fidantza jarri beharko da, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran ezarritakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa tratamendu eta hondakinen biltegiratze ahalmen maximoen arabera zehazten da.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera (KPI) handituz.

Sita Spe Iberica SLU enpresak utzitako fidantza ez da itzuliko Ingurumen Sailburuordetza honek hondakin arriskutsuak kudeatzeko jardueraren bukaera baimendu arte edo bere egunean jarduera bukatzeko ezarritako baldintzak bete arte; baldintza horien artean beti ere egon beharko dute lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezarri ahalko diren betekizunak.

C) Sita Spe Iberica SLUk Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Balorizatzeko instalazioan onartzen diren hondakinak atal hauetan zehazten dira, eta horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Sita Spe Iberica SLU enpresak bere instalazioan kudeatu ahal izango ditu EHZ kodea duten hondakin arriskutsuak, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendaren arabera. Zerrenda horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/CE Zuzentarauari jarraikiz. Halaber, hondakinei dagokien kodea eta sailkapena ematea aipatutako Erabakiaren arabera gauzatuko da, hala nola Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horrek ordeztu du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Aipatutako hondakin horien kasuan, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, berrontziratze-eragiketak:

● Baimen honen esparrutik kanpo geratuko dira beti leherkariak, erregarriak eta hondakin infekziosoak (azken horiei HP1 eta HP9 arriskugarritasun-kodeak dagozkie, hurrenez hurren), HP12 arriskugarritasun-multzoko hondakinak, eta bifenilo polikloratuak eta/edo terfenilo polikloratuak izan edo osagai horiekin kutsatuta daudenak (C32 osagai-kodedunak).

● Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak eta hodi fluoreszenteak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuan, otsailaren 20koan, xedatutakoaren arabera.

● Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko dira.

● Sita Spe Iberica SLU enpresak industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

Halaber, hondakin ez-arriskutsuen behin-behineko biltegiratzeari ekingo dio (transferentzia-zentroa):

(Ikus .PDF)

Halaber, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, hondakin horien berrontziratze-eragiketak.

Sita Spe Iberica SLU enpresak industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora kudeatzeko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri) non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Sita Spe Iberica SLUk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.

Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta, beti, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatu eta Prebenitzeko 2020 eperako Planaren helburu estrategikoak betetzeko.

Birziklatu edo balioztatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Sita Spe Iberica SLU enpresak betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak Ebazpen honen babesean emandako onespen-agiri baten kargura bidali aurretik, agiri hori ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du. Ezingo da Sita Spe Iberica SLUk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onespen-agiria organo honek baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 eguneko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onespen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

● Ez onartzeko arrazoia.

● Zer proposatzen den: beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea.

● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, derrigorrezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatu asmoz, Sita Spe Iberica SLU enpresak hondakinen onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu uneoro. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehazpena beti eta partida guztietan egin beharko da homologatutako metodo baten bitartez eta laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko burua zentroko langilea izango da eta titulu espezializatua eduki beharko du.

Sita Spe Iberica SLU enpresak ekipo erabilgarrien zerrenda bat aurkeztu beharko du, horiek kalibratzeko metodoei buruzko informazioa barne. Era berean, hondakinak onartzeko parametro bakoitzerako, erabilitako analisi-metodoak eta neurketaren zehaztasuna aurkeztu beharko dira.

Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-agiri negatiboa egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da ez-arriskutsuen kasuan, eta sei hilekoa arriskutsuenean.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, Sita Spe Iberica SLUk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.

d) Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

e) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak nabearen barruan multzotan edo/eta gelaxketan gordeko dira, tratamendua egiteko unea iritsi arte.

f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

g) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Legutioko Udalari.

D.1.5. Kudeatutako hondakinen erregistroa.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Sita Spe Iberica SLU enpresak harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko ditu gutxienez 3 urteko epean, non jasoko den, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak kudeatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:

● Onartutako hondakinen jatorria (sorrera eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.

● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).

● Biltegiratutako hondakinak instalazioko zer tokitan dauden.

● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.

● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta segimendu-agiriarenak.

● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta frakzioa, pisuaren arabera.

Ebazpen honetako D.1.2 atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan arautzen den erregistroan jasoko dira, baita Sita Spe Iberica SLU enpresak gauzatu ditzakeen egiaztapenenak ere.

Hilean behin igorri beharko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora) indarreko urteko informazio metatua, hilean-hilean egindako kudeaketa banakatuta, excel formatuan eta organo honek prestatutako eredua erabili eta beteta.

TEEHak kudeatzeko jarduerari dagokionez, erregistro independente bat bete beharko da, gutxienez honako datu hauek jasoko direna:

● Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

● Hartutako partida bakoitzaren kontrol- eta segimendu-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

Halaber, hondakin arriskutsuen kasuan, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo ezabatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Instalazioetan kudeatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

D.1 atalean adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, Sita Spe Iberica SLU enpresak ondorengo tratamendu lineetarako ondorengo baldintza hauek betetzen direla bermatu beharko du:

Transferentzia-zentroa - Behin-behineko biltegiratzea.

a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, lantegian horretarako gaitutako tokian 880 t inguruko ahalmenarekin, hondakin arriskutsuen kasuan, baita horien zamalanak eta, behar izanez gero, berrontziratzea ere, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaeraren eta konposizioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.

c) Halaber, hondakin arriskutsuak ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko jarraibideak nahitaez bete beharko dira, indarreko araudian ezarritako moduan.

d) Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan ezarritako kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak, zehazki, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendan ezarritakoaren arabera. Zerrenda horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/CE Zuzentarauari jarraikiz.

e) Hondakinak aldi baterako gordetzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

f) Hondakin arriskutsuak behin-behinean biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, prezipitazio atmosferikorik bat ere ez dadin iragazi. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak, hala nola balizko isurien bilketa-sareak, isuriok kutxatila itsura edo bilketa-putzura bideratuko dituztenak. Aurreikusi daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

g) Segurtasun tarteei eta babeserako neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakin arriskutsuek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio eta babes arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

h) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, kubeta bakoitzean, haien artean bateragarriak diren hondakinak dituzten ontziak bilduko dira. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

i) Baimen honi loturiko hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta.

j) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

k) Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur sanitarioak izan ezik, banatuta jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

l) Sita Spe Iberica SLU enpresaren eta igorritako hondakin arriskutsuak hartuko dituzten kudeatzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia egiaztatu beharko zaio, aldiro, Ingurumen Sailburuordetzari, haien indarraldiari erreparatuta, eta sinaduraren beraren bitartez. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

Sita Spe Iberica SLUren instalazioaren ustiapenak giza osasuna eta ingurumena babestuko ditu.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Sita Spe Iberica SLUren instalazioak, 100/2011 Errege Dekretuaren, urtarrilaren 28koaren, eranskinaren arabera B 09 10 09 50 kodea duen jarduerari dagokionak (biltegiratzea edo manipulazio-eragiketak gauzatzea, tartean, hondakin ez-metalezkoak edo metalezko hondakin hautsezkoak nahastea, bereiztea, sailkatzea, garraiatzea edo txikiagotzea, eta material horien gaineko manipulazio-ahalmena >= 500 t/egun-ekoa izango da, eta hondakin arriskutsuena >= 10 t/egun-ekoa), honako foku hauek ditu, atmosfera babesteko indarreko araudiari jarraikiz:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietakoren bat, bataz beste, urtean hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.

D.2.3.– Saneamendu-sarera isuriak egiteko baldintzak.

D.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Hondakin arriskutsuak multzokatzeko igarotzeko zentroak:

(Ikus .PDF)

D.2.3.2.– Isurketaren muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Arabako Garapen Agentzia SAren Goiaingo industrialdeko isuriak arautzen dituen erregelamenduan ezarritakoak izango dira, instalazioa horretara isurtzen denez. Jarraian zehaztuko dira, parametro bakoitzaren gehieneko balioa adierazita:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

D.2.3.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Kutsatuta egon daitezkeen euri-urak ur-kolektorera isurtzen dira, hidrokarburoen bereizgailutik igaro ondoren.

D.2.4.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Legutioko Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Berunezko bateriak».

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C18/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHZ: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzako berariazko eremuan jarrita eta identifikatuta dagoen edukiontzian biltzen da.

2. hondakina: bulegotikako ekipamenduak.

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C6/12.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/14.

EHZ: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

3. hondakina: pilak.

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C22.

Arrisku-ezaugarria(k): H6.

EHZ: 200133.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

4. hondakina: hodi fluoreszenteak.

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/4.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen da; bidoia leku berezi batean kokatuta dago.

5. hondakina: xurgatzaileak, iragazkiak eta zapiak (gai arriskutsuz kutsatutakoak).

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/5.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Xurgatzaileak eta zuntzak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez, pinturaz eta abarrez bustitako trapuak, material xurgatzailea, iragazkiak, etab.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

6. hondakina: hidrokarburoen eta disolbatzaileen nahasketa.

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/6.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b.

EHZ: 130703.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Erregai likidoak bildu eta nahastean sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

7. hondakina: hodi-biltzaileetako lohiak (kubeta-lohiak).

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/7.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 130503.

Urtean sortutako kantitatea: tona 1.

Hidrokarburoen bereizletik lohia kentzean sortzen da. Hidrokarburoak dituzten lohiak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira; hori betetakoan, hondakinen biltegira eramaten dira.

8. hondakina: HFC duten baztertutako ekipoak.

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/1/8.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C42.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHZ: 160211.

Urtean ekoitzitako kantitatea: unean unekoa.

HFC duten baztertutako ekipoak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

2. prozesua: laborategia.

1. hondakina: laborategiko hondakinak.

Identifikazioa: B-60171162/0100002300/2/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23/24.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/6/8

EHZ: 160506.

Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kilogramo.

Laborategiko analisietan erabilitako erreaktiboen ondorioz sortzen da; nagusiki, produktu kimiko ez-organikoak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako kutxa bateko potoetan jasotzen dira, sortzen diren postuaren inguruan, eta, hura bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (xehe-xehe jasoak ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaile baimendu bati eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Aurreko puntuan aipatutako ontziak argi, irakurgarri eta ezin ezabatzeko moduan etiketatu beharko dira, eta, betiere, indarreko araudiaren arabera.

e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasota dauden hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.

h) Egiaztatu beharko da kudeatzaile baimenduaren instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.

i) Sita Spe Iberica SLUk erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du erabilitako olioa.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinei dagokienez, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Sita Spe Iberica SLU enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Sita Spe Iberica SLU enpresak, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

m) Sita Spe Iberica SLUk urteko adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta daudenen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Sita Spe Iberica SLUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Sita Spe Iberica SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

o) Baldin eta Sita Spe Iberica SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

p) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) eta o) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

q) Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sita Spe Iberica SLUk bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasota dauden hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da; otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

e) Balioztatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

f) Baldin eta Sita Spe Iberica SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d), e) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

i) Baldin eta hondakin ez-arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sita Spe Iberica SLU enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da txosten hori.

Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.

Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

Aldez aurretik, ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako analisien kopia bat erantsi:

1.– Hondakindegiko biltegian hustu nahi badira soberakinak, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHko 50mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz, betiere.

D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

e) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

E.1.– Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen laugarren idatzi-zatiko D.2.3.2 azpi atalean ezarritako mugak betetzen dituztenean.

E.2.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.3.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

Organo honek lehen aurkeztutako Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko da, gaur egungo dauden instalazioen multzoa barne hartuta, hala nola I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honen osatutako eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/eu/contenidos/documentacion/informe_preliminar_suelo/eu_doc/indice.html

Txosteneko laburpen historikoa gaur artekoa izan beharko da, aurkeztutako txostena egin aurreko aldian eskuratu ahal izan daitekeen informazio gehigarria barne. Bestalde, 2014ko abuztuko agirian deskribatutako jardueretatik ondorioztatu daitekeenez, arriskuen analisi kuantitatiboan kontuan hartu beharko liratekeen eremuak hauteman dira, hormigoiaren degradazioaren eraginez, lurzorua kutsatu delako susmoa dagoelako; esaterako, punpen kubeta eta andela-parkea iragazgaizteko jardueran. Jarduera-aldaketak edo -hedapenak ere adierazi beharko dira.

Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak ia eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

Gainera, oinarri-txostena edo hasierako egoeraren txostenaren proposamena egin beharko da, hala badagokio, hain zuzen, 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatzen dena, eta batzordearen jakinarazpenean adierazitako jarraibideen arabera. Europako Batzordearen Jarraibideak emisio industrialei (2014/C 136/03) buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. atalaren esparruan, hasierako-egoerari buruzko txostenari buruz. Web-gune honetan dago eskura:

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES

Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria aurkeztuko da.

Edonola ere, lehenik, modu zehatzean identifikatu beharko dira ingurumen-baimen integratua duen instalazioan eta horrekin lotura teknikoren bat dutenetan erabilitako, ekoitzitako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsuak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isuriak, hondakinak, etab.), horien guztien kopuruak adierazita. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak zer-nola kutsatu ditzaketen aztertuko da, baita ingurune horien kutsadura-arriskua ere. Informazio hori eta instalazioaren operadoreak aurkeztu ahal izan dituen datu kuantitatiboak (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiazko ikerlanak, lurpeko uren kontrol- eta segimendu-emaitzak, etab.) aztertuko ditu organoak, eta horren arabera erabakiko du 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatutako oinarri-txostena edo hasierako egoerari buruzko txostena egin behar den. Txosten horretan jasoko da substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsaduraren egoera, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22. bis. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).

E.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

E.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

E.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko bigarren ataleko D.2.4 azpiatala, Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak, jarraitu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Sita Spe Iberica SLU enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Sita Spe Iberica SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko D.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Sita Spe Iberica SLUk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere, aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioei antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horrek ez aurreikusitako isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) idatzi-zatian adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

i) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Legutioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

j) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik denbora-tarte handienarekin.

k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, aurreko urtean atmosferarako eta uretarako isurketei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Sita Spe Iberica SLUk Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori trantsakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

J) Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000354 erregistro-kodea esleitzea Sita Spe Iberica SLU enpresak ustiatutako instalazioari (Goiain industrialdea, Padurea 4, Legutio). Honako hau da kokapena: UTM 30N ETRS89, X: 528667 Y: 4755141, Z: 540 m.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– Sita Spe Iberica SLU enpresari eskatzea erantzun bat eman dezala honako gai hauei:

2015.eko abuztuaren 21a baino lehen:

● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betez, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.

3 hilabeteko epean:

● Lurzoruaren eta lurpeko uren gaineko kontrola eguneratzea eta proposatzea (E.4 puntua).

● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

● Bigarren atalean edo B puntuan ezarritako finantza-bermea, zenbatekoa gaurkotuta, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.

Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.

● Sita Spe Iberica SLU enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

● EU3/4014/2010 motako hondakin arriskutsuak sortzea.

● 0100002300 Hondakin ez-arriskutsuak sortzea.

● EU2/077/02 motako hondakin arriskutsuak kudeatzea.

● EUX/009/13 motako hondakin arriskutsuak kudeatzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sita Spe Iberica SLUri, Legutioko Udalari, Ingurumen Baimen Integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Ingurumeneko sailburuordea.
(196/2013 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala