Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
114

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 16koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saileko Nazioartekotzeko zuzendariarena. Honen bidez jakinarazten da, 2016ko ekitaldian, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduan aurreikusten diren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda. Agindu horren bidez, nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzeko Interlehian programa arautu eta horren deialdia egiten da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduak arautu eta deialdia egiten duen nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzeko den Interlehian Programaren laguntzen inguruan behin diru-laguntza guztiak banaka jakinarazi ondoren, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hala, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea 2016ko ekitaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduan aurreikusten diren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, honekin batera doan eranskinean jasotzen denez. Agindu horren bidez, nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzeko Interlehian programa arautu eta horren deialdia egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 16a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala