5. zk., 2017ko urtarrilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (321 KB - 5 orri.)
- EPUB (283 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
79
EBAZPENA, 2016ko abenduaren 9koa, Mondragon Unibertsitatearena, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Graduaren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko prozedura finkatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak –uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatua– 28. artikuluan dioenarekin bat, eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren aldeko txostena eskuratu ondoren, Errektoretza honek Mondragon Unibertsitatearen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Graduaren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzea ebatzi du. Ikasketa-plana 2010eko uztailaren 29ko ebazpenaren ondorioz argitaratu zen (2010eko azaroaren 4ko BOE). Aldaketen ondoren, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan geldituko da egituratuta aipatutako ikasketa-plana.
Arrasate, 2016ko abenduaren 9a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.