Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2017ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
76

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren aldatu egiten baita 2016ko otsailaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezarri zituena.

2016ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bitartez ezarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak.

2016Ko ekainaren 7an eman zen argitara 224/2016 Errege Dekretua, zeinarekin garatu egiten baita Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea; eta lege horretako III. eranskinaren bidez, zigilu metrologikoak –estatu mailan– identifikatzeko irizpideak ezarri ziren.

Ondorioz, komenigarria da 2016ko otsailaren 11ko Ebazpena egokitzea 244/2016 Errege Dekretuari.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA). Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak, zeintzuk egokituko baitira ebazpen honen eranskinetan zehaztutakoari.

Agindu honek argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, eragile metrologikoek egun dituzten zigiluak erabiltzen jarraitu ahal izango dute 2017-06-08 arte.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala