Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5610

ERABAKIA, 2016ko abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Kontseiluko lehendakariordea.

Erakundearen estatutu sozialen 8.4 artikuluan xedatuaren arabera –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartua–, eta, 275/2009 Dekretuaren bidez, Kontseilu honen osaera nominala partez berritu eta gero, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Guillermo Viñegra García jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Agindu honek abenduaren 20tik izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala