Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5603

262/2016 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Patxi Xabier Baztarrica Galparsoro jauna Hizkuntza Politikarako sailburuorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala