Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5596

AGINDUA, 2016ko abenduaren 20koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuta, kargu-uzte hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Manuel Urquijo Urrutia jauna, Ogasun eta Ekonomia Saileko sektore publikoaren azterlan eta azterketako aholkulariaren kargutik (5271 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu uzteak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu eraginak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala