Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2016ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5573

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako sailetan eta erakunde autonomiadunetan euskararen erabilera normalizatzeko planen baitan 2017rako erabakiko diren kudeaketa planak egiteko aholkularitza kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: K-01/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-01/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 10 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak eta aurretiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua 240.000,00 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 81 18.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 12a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Erregistroa.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2017ko urtarrilaren 19a.

e) Ordua: 12:00etan.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2017ko urtarrilaren 26a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira, berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoaren arabera:

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

– Eskaintza ekonomikoa.

Ponderazioa: 51 puntu.

b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

– Eskaintza teknikoa.

Ponderazioa: 49 puntu.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala