Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2016ko abenduaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
5454

18/2016 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Musikeneko zuzendari kudeatzailearena, 2016-2017ko ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian «Mekanika eta mantentze hastapenak (harpa)» irakasgaian irakasle beharrei erantzutearren,

EBAZTEN DUT:

Irakasle-hautaketa prozesu publiko bat onartzea. Honako hauek dira prozesu horren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea da: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. eranskinean zehazten den irakasle-lanpostua hornitzea, ekainaren 25eko 368/2013 Dekretuaren (uztailaren 29ko EHAA) eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak araututako diziplinen arabera, bertan arautzen da Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (BOE 106, 2006ko maiatzaren 4koa) ezartzen diren Musikako goi-mailako ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.

Bigarrena.– Baldintzak.

Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) 18 urte beteta izatea.

b) Nazionalitatea:

– Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarra izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan barne hartuta egotea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.

– Espainiako eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.

– Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela –aldi baterakoa edo iraunkorra– egiaztatu beharko du atzerritarrak.

c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduduna, lizentziaduna, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontuan hartuko dira nahitaez titulua ez duten hautagaiak, betiere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.

d) Irakaskuntzaren egitekoak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein administrazio publiko edo autonomia erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez izana, edo epai-erabaki baten ondorioz desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, kanporatua ez izana edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.

f) Honen bitartez iragartzen den lanpostuko jarduna hauen eraginpean egongo da: Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea, eta, Estatuko eta Gizarte Segurantzako eta horien menpeko erakunde eta enpresetako langileen bateraezintasunei buruzko apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretua.

Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek online sistema baten bitartez eman beharko dute izena, eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira agiri hauek bidali beharko dituzte, laugarren atalean aipatzen den epean:

– Indarrean dagoen NANaren, AIZaren edo pasaportearen kopia.

– Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.

– Irakaskuntza-proiektua, barne hartzen dituelarik nahitaez deialdi honen helburu den materiaren konpetentziari, edukiei, metodologiari eta ebaluaketari dagozkien ohiko eduki eta atalak, izaera eta eskola-orduak kontutan hartuta.

– Curriculum vitae-a.

Musikenek hautagaiei aurkeztutako merituen froga dokumentala eska diezaieke.

Lehiaketa amaituta, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena eman beharko du bateraezintasun-arrazoirik ez duela adierazteko, beste jarduera publikoren bat egiten badu edo pentsioren bat jasotzen badu.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Prozedura honetan parte hartzeko eskaera 2017ko urtarrilaren 25era arte gauzatu ahal izango da. Musikeneko webgunean egun horietan eskura egongo den izen-emate orri baten bitartez egingo da (www.musikene.eus).

Hirugarren atalean aipatzen den dokumentazioa Musikenera bidaliko da epe berean. Dokumentazio hori epe horretan jasotzen ez bada, online egin den izen-ematea baliorik gabe geratuko da. Hautagaitzak ez dira, hortaz, baliozkoak izango dokumentu guztiak jasotzen ez diren bitartean.

Dokumentazioa bidaltzeko aukerak:

– Posta elektronikoz helbide honetara: seleccion.profesorado@musikene.eus

– Posta ziurtatuz behean azaltzen den posta-helbidera. Kasu honetan postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko edo baztertzeko.

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 2016-2017

Europa plaza 2

20018 Donostia

Bosgarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneren Zuzendaritzak, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta webgunean.

2.– Baztertzeko arrazoiak izango dira: eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren oinarrian zehazten diren hainbat eskakizun ez betetzea.

3.– Hiru egun izango dira baztertzeko erabakiaren aurka erreklamazioak aurkezteko, iragarkia Musikeneko iragarki-oholean eta webgunean jartzen den egunetik aurrera.

Seigarrena.– Hautaketa-epaimahaiak.

Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, epaimahaiburua Musikeneko zuzendari akademikoa izango da, edo, halakorik ezean, berak horretarako izendatutako norbait. Epaimahaikide izango da, halaber, Musikeneko irakasle bat gutxienez, edo profesionalki kualifikatua den norbait, helburu horretarako espresuki izendatua.

Hautaketa-organoaren kide bakoitzarentzako ordezko bat ere egongo da.

Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza baliabideak eta materialak izango ditu hautaketa-organoak, Musikenek hornituta.

Eratu behar den organo bakoitzaren osaera zehatza Musikeneren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko da bakoitzaren jarduera hasi aurretik.

Zazpigarrena.– Hautaketa-prozesuaren egitura orokorra.

Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, honako egitura hau izanik:

1.– Gehienez 20 minutu epaimahaiari azaltzeko harparen aurkezpen organologikoa, harparen faktura eta oinarrizko erregulazioa.

Proba hau gehienez 10 punturekin baloratuko da, eta baztertzailea izango da.

Oharra: hautagai bakoitzak ekarri beharko du azalpen horretarako egoki iritzitako materiala.

2.– Gutxi gorabehera 20 bat minutu ikasle bati eskola emateko, epaimahaiak proposatutako gai baten inguruan.

Proba hau gehienez 10 punturekin baloratuko da, eta baztertzailea izango da.

3.– Irakaskuntza-proiektuaren defentsa, eta epaimahaiak egin ditzakeen galderei erantzun beharko die.

Probak gehienez 20 minutu iraungo du. Proba hau baztertzailea izango da, eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

4.– Epaimahaiak, halaber, curriculum vitae-a baloratuko du irakatsi beharreko irakasgaiaren arabera, gehienez 4 punturekin. Puntu horiek lau ataletan banatuko dira, eta bakoitzari gehienez puntu bat emango zaio:

a.1.– Ibilbide akademiko eta formatiboa.

a.2.– Irakaskuntzako jarduera.

a.3.– Ikerketako jarduera.

a.4.– Musikako jarduera edo jarduera artistikoa.

Zortzigarrena.– Deialdiaren ebazpena.

Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, idazkariak argitara emango du azken akta, eta nahitaez azaldu beharko da hautagaiek puntuazioaren arabera duten ordena eta behin betiko proposamena. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio, lehiaketan puntuazio gorena lortu duenaren kontratazioari ekiteko.

Bederatzigarrena.– Deialdiaren garapena.

Hautaketa Musikeneko egoitzan egingo da 2017ko otsailaren 8a eta 9a bitartean.

Hautagai-kopuruaren arabera, data eta ordutegi zehatzak argitaratuko dira.

Hamargarrena.– Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.

Honako prozedura honen bitartez hautatzen den izangaiaren lan-baldintzak hauek izango dira:

a) Lan-kontratua mugagabea izango da, indarreko lan-legeriaren arabera dagokion probaldiaren kaltetan izan gabe.

b) Eskolak emateko agerraldien erregimena asterokoa izango da, eta hala gomendatzen duten materia zehatzetan soilik aztertuko du Musikeneko Zuzendaritzak bestelako erregimen bat ematea.

c) Urteko soldata gordina Musikenen irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek, lanaldiaren heineko soldata jasoko dute, euren benetako irakaskuntza-dedikazioaren arabera.

d) Hautaketa-probak gainditu eta plazarik lortzen ez duten hautagaiek ordezkapenetarako lan-poltsa bat osatuko dute hiru urtez, deialdi honetan deitu diren arloetan edo irakasgai afinetan ikastegiak izan ditzakeen irakaskuntza-beharrei aurre egiteko.

Donostia, 2016ko abenduaren 12a.

Zuzendari kudeatzailea,

JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.

I. ERANSKINA
IRAKASLE HAUTAKETA 2016-2017
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala