Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2016ko abenduaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5441

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 182/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 182/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Betty Flores Bejarano.

Abokatua: Ana Isabel De La Gala Alonso.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Angel Torrejon Condori.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Angel Torrejón Condori-ren aurka, Betty Flores Bejarano-ren izenean eta ordez Echaniz prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta adingabeko bi seme-alaben gaienean honako neurri hauek hartzen ditut:

– XXXXX eta XXXXX adingabeko bi seme-alaben zaintza eta jagoletza Betty Flores Bejarano amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala, berriz, biek baliatu ahal izango dute.

– Ez da egokitzat jotzen Ángel Torrejón Condori-ren aldeko bisita-araubidea ezartzea; hargatik eragotzi gabe neurriak aldatzeko prozedura eskatzeko aukera, baldin eta inguruabarrak aldatzen badira.

– Angel Torrejon Condori jaunak hilero 200 euro ordainduko ditu bi seme-alabetarik bakoitzarentzako (Guztira 400 euro). Zenbateko hori Betty Flores Bejarano-k izendatzen duen banku-kontuan sartu beharko du, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, ebazpen honen egunetik hasita; eta lehenengo hila amaitu arte, modu proportzionalean egingo da ordainketa. Hori bete ezean, legezko neurriak hartuko dira. Zenbateko hori, KPIren arabera eguneratuko da, urtero. Lehen eguneraketa 2017ko urtarrilaren 1ean egingo da. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte, aldez aurretiko justifikazioa delarik.

Mantenua zein aparteko gastuak ordaintzeko betebeharra luzatu egingo da, seme-alabetariko bakoitza adinez nagusi izan eta ekonomikoki independente izan arte.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozedura honetako kosturik.

Ebazpen honen testigantza sar bedi epaien liburuan, eta jaso bedi testigantza autoetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Angel Torrejon Condori demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala