Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2016ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5249

IRAGARKIA, Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2017-2019ko epean portuetako jabari publikoko eremuan egin beharreko obretan segurtasun- eta osasun-arloko koordinazio-lanak egiteko zerbitzu-kontratua lizitatzeko (023SV/2016 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 023SV/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2017-2019ko epean portuetako jabari publikoko eremuan egin beharreko obretan segurtasun- eta osasun-arloko koordinazio-lanak egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Portuen Lurralde Zerbitzuko jabari publikoko eremuan eta enpresaren egoitzan.

d) Burutzeko epea: 24 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lan-unitateko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: gehieneko unitate-prezioak baldintza teknikoen pleguaren I. eranskinean daude jasota.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua (edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena, hirurogeita hamahiru mila zazpiehun eta hogei euro (73.720,00) gehi hamabost mila laurehun eta laurogeita bat euro eta hogei zentimo (15.481,20) BEZarenak. Beraz, guztira, laurogeita bederatzi mila berrehun eta bat euro eta hogei zentimo (89.201,20).

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 26a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.eus/contratacion

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaburua inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresaburuek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Bestela, urteko negozio-bolumena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 60.000 eurokoa izan behar da, beti ere, kontuan izanik enpresaren sortze-data eta jardueren hasiera-data.

B) Kaudimen teknikoa:

a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak zein pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Enpresak egiaztatu beharko du, azken 5 urteetan, gutxienez, 1.000.000 euro baino gehiagoko itsasoko obraren batean segurtasun- eta osasun-arloak koordinatu izana.

b) Titulu akademikoak eta lantaldearen kideen curriculum vitaeak aurkeztu behar dira, euren esperientzia egiaztatzeko. Titulazioak ziurtagiri akademikoen bidez egiaztatu behar dira. Lantaldea eraikuntza-obretako segurtasun- eta osasun-arloen koordinazioan adituak diren bi teknikarik osatuko dute gutxienez. Teknikari horiek eraikuntzaren inguruko espezialitateren bateko erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulua beharko dute izan (Ingeniaritza, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura, Arkitektura teknikoa edo baliokidea) eta lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikariaren titulua ere egiaztatu beharko dute, edo titulu baliokidea. Horretaz gain, obretako segurtasun- eta osasun-arloen koordinazioan gutxienez 3 urteko esperientzia dutela erakutsi beharko dute.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 27a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako webgunearen bidez egin daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1.– Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zer egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio-organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzeko diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 75 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 30 puntu.

A) Azalpen-memoria. Ponderazioa: 30 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

10.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko urtarrilaren 10a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko urtarrilaren 30a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala