Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5175

IRAGARKIA, zeinarekin Autoreparaciones Apalategi 2009, S.L.ri jakinarazten baitzaio honako errekerimendu hau: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileren 2016ko urriaren 24ko atzera egitearen –48-PI-A-2015-106 zehapen espedientean emandakoaren– aldez aurretikoa.

Gaia:

Aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko dokumentazioa.

Aipatutako Errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan – xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea, 23.3 solairua. Bilbao.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko azaroaren 23a.

Bizkaiko Lurralde Ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala