Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5173

IRAGARKIA honako prozedura irekiarena: esparru hitzarmen bat ixteko, gehienez 3 enpresarekin, UPV/EHUren irudi korporatiboaren aplikazio eta garapen grafikoak egiteko, bai eta publizitate kanpainak sortzeko ere (22/16 PI).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa.Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ez.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideren araberako esleipena. Prezioa (41 puntu). Giza Taldea (10 puntu). Lan Oinarria (43 puntu). Memoria (6 puntu).

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: gutxi gorabeherako gastu aurrekontua kontratuaren 24 hileko iraupenerako 138.000,00 eurokoa da (BEZaren % 21 kanpo).

Hala ere, egin behar diren eginkizunak erabat zehaztuta ez direnez, ez da bermatzen gutxieneko edo gehieneko enkargurik. Horretara, egiazko gastuaren zenbatekoa UPV/EHUren egiazko premien araberakoa izango da.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2017ko urtarrilaren 2ra arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2017ko urtarrilaren 9ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g, 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 – 01005 Vitoria-Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan, 09:00etatik 13:00etara.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbidera, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: lau hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a puntua.

b) Eguna: 2017ko urtarrilaren 16an.

c) Ordua: 11:00etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.eus

Leioa, 2016ko azaroaren 17a.

UPV/EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala