Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5120

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 203/2016-A prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenak. Prozedura horretan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa izapidetzen ari da, hain zuzen ere, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 17ko Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestearen ondorioz jarritakoa.

Aurrekariak: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko abenduaren 15eko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita 2015eko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedura, Ertzaintzaren ertzain-etxeetan eta Trafikoaren Lurralde Unitateetan lanpostuak (C113 eta C114) aldi batez ezartzekoa.

Errekurtsoak: ezin da errekurtsorik jarri.

Espedientea aztertzea: espedientea eskuragarri dago Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia).

Espediente-zk.: PCA-283/2016-VII.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez (lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du). Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala